Dendari, ostalari eta zerbitzu enpresetan lan egiten duten pertsonen lanari esker eta Udalaren laguntzarekin 2001ean, Zatozte sortu zen.
Urte hauetan zehar eta gaur egun arte elkarteak denda txiki eta ostalarien garapen eta formaziorako lanean dihardu.
Gaur egun 65 bazkide ditu Zatoztek, 200 lagun inguru daudelarik lanean eta herrian gero eta indartsuagoa da bere presentzia, ekintza propioak antolatuz eta herrian egiten diren ekintza ugaritan parte hartuz.
Zatoztek zerbitzu eskaintza zabala du bazkideentzat, bai Merkataritzako Bulego Teknikoen bidez, bai Leartibai Fundazioa-ren bidez.