Zatozte Ondarroa. Gabonetako zozketak.

Urtean zehar zozketa

Beste urte bat pasatu da eta aurten, iaz bezala, Gabonetan ez ezik urte guztiko bezeroa nahi izan dugu saritu bi hilean behin zozketa eginez gure bezeroen artean, Zatozteko 3 dendetan erosketak egin eta tiketak gure kutxetan jasoz. Otsaila-martxoa, apirila-maiatza, ekaina-uztaila, abuztua-iraila eta urria-azaroako zozketak egin ditugu eta zozketa bakoitzean 50€tako erosketa txartelez osatutako 450€tako saria jaso dute, Sandra, Marikruz, Fernando, Agurtza eta Teresek.

Gabonetako denden zozketa

Orain, Gabonak ate joka ditugularik Zatozteko establezimenduek Ondarrutar eta ingurukoak oparitu nahi ditugu.
Batetik, abenduaren 4an hasita, urtarrilaren 5era arte, gure dendetan erosketak egiten dituzten bezeroei urtarrilaren 10ean egingo dugun 2.100€tako zozketan parte hartzeko txarteltxoak oparituko die.
Aurten 50€tako erosketa txarteletan banatuta dauden 700€tako 3 sari izango dira.

Gabonetak tabernen zozketa

Bestalde, Zatozten dauden tabernariek ere, aurten beste zozketa bat egingo dute, non taberna bakoitzak ardo sorta bat jarriko duen.
Zozketa abenduaren 20an egingo da taberna bakoitzean eta abenduaren 9tik 19ra bitartean emango dituzte txarteltxoak izena eta telefonoa jarri eta parte hartzeko.

Gabonetako kaleetako argiak

Horrez gain, beste urte batez, herriko Gabonetako argiak izpide hartuz, #gabonetakoargixak21 zoketa ere martxan jarri dugu, bakoitzak bere sare sozialetara traola horrekin bere argazkiak igo ahal izateko eta saritxo bat jasotzeko aukera izateko. Honen zozketa urtarrilaren 4an egingo dugu, beraz argazkiak igotzeko azken eguna urtarrilaren 3a izango da.