Hemos organizado un mercadillo para el domingo

10:00etatik 15:00etara Alamedan.

Udazken eta neguko produktuak egongo dira salgai. Betiko moduan, dendetan ditugun kalitate bereko salgaiak erosi ahalko dira, baina prezio ezin hobean. Helduen eta umeen oinetakoak, helduen jantziak, barruko arropa, osagarriak… erosteko aukera izango dute bezeroak.

Bizi dugun egoerarekin bat eta jende pilaketak saiheste aldera, neurri bereziak hartuko dira: zirkuitua norbere eskumatik egitea eskatuko dugu, norabide hori jarraitzea eskertuko dugu. 

Bertaratuei euren artean distantzia mantentzeko eskatuko zaie eta dendari bakoitzak hidrogela ere edukiko du bere postuan bezeroen eskura.